SUOMITAR-KAMISETA SALGAI
Suomitar elkarteko kamiseta atera dugu! Prezioa 12 €. Grisa da eta bularrean Suomitar elkartearen logoa du. Neurriak S, M, L, XL (unisex eta ”entailatuta”). Jarri kontaktuan gurekin erosteko!
Abenduan 2019 jai asko!
9-28-2018 Euskal Kultura Helsinkin:
Gure kide batzuk parte hartu dute saio honetan:
Euskal kultura Helsinkira hurbilduko da laster, bisitari paregabeen eskutik.
EGITARAUA
Osteguna, irailak 27
Helsinkiko Unibertsitatea, Metsätalo (Unioninkatu 40), 4. gela
17.30 “Bertsolari” dokumentalaren emanaldia, Maialen Lujanbiok aurkeztuta
Ostirala, irailak 28
Harjun nuorisotalo (Aleksis Kiven katu 1-3)
18.00 Joseba Sarrionandiaren poemen ikus-entzunezko errezitaldia
18.30 Euskaldunak eta samiak: hizkuntzen errealitateari buruzko azalpenak (Lorea Agirre eta Teija Kaartokallio)
19.30 Maialen Lujanbio: Bertsolaritzaren azalpena eta erakustaldia
20.00 Pintxoak
20.30 Kontzertua: ANARI
Dohainik!
Informazio gehiago: facebook.com/euskarahelsinkin
8-26-2017 Piknik bat euskal zeru azpian
Abuztuaren 26an piknik bat antolatu genuen Kristina Enea parkean (Donostian). Horrelako afariak mundu osoan zehar egin ziren, hain zuzen ere independentziaren 100. urteurrenerako 100 egun falta zirenean (http://illallinentaivaanalla.yhteismaa.fi/).
6-13-2017 Ariasman, Tapio Koivukarik idatzitako eleberriaren aurkezpena.
Euskal baleazaleen istoria bat. Itzulpena: Maia Ossa Rissanen. Hemen Garak argitaratutako artikulua.
10-22-2015 Hiztegiaren bertsio berria Durangoko azokarako
Duela hiru urte (2012an) argitaratu genuen lehen bertsioa, eta orain, bigarren edizioa kaleratu dugu. Aurrekoan hainbat zuzenketa egiteaz gain, hitz berriak erantsi ditugu. Guztira 9.000 hitz inguru ditu orain hiztegiak.
2015eko Durangoko Azokan jarri dugu salgai, eta, hortik aurrera, ohiko saltokietan eta Suomitar elkartearen bitartez eskuratu ahal izango da.